XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Adei larregi barik, Idak artu ta jaitsi eban bere andrakillatxua, ta onek guztiz asarratuta, berbatxu bat be ez eban egin, egikera onegaz bere naigabea adierazo gurean, bere seaskatxutik urten bear izan ebalako.

Nezkatillatxuak orduan lorak ogeratu ebazan, seaskatu egongo litzake obeto; maitasunez soiñez-estali, geldi-geldi egon eitezela aginduz eta beingoan eta ekarriko eutsela esanez, alik ariñen osatu eitezen.

Bereala leioetako erreselak ertsi, itxi, ebazan.

Olan eguzkiak euren begitxuetan ez dau joko, umetxuak esan eban, ama-ordezko maitagarri batek bezela.

Egun oso aretan, Ida txikia ikasleak esan eutsan guzti guztia gogoratzen egon zan.

Ogeratu baño lenago, Idak leioko beiratatik begiratu gura izan eban, bere amamaren lora eder eta usaintsuak egozan lekura.

Eta eurak entzuteko abotsagaz esan eban:
Aa ba dakit nora joango zarien gaur gabean! Dantza-tokira!.

Apur bat geroago, bere ogean ogeratuta, luzaro gogoratzen egon zan, zein ikusgarria izango litzaken gaztelura joan eta loratxuen dantza bakana ta lilluragarria begiz-ikustea....

Aaa nire loratxuak! umetxuak iñoan.

Baña egongo ete ziran inoiz an!.

Azkenean aingeruak eurak ain nasai egin eban lo.

Gabarik geiena, amesetan emon eban, bere loratxuak eta euren dantzak, ikaslea ta berak edestu eutsazan gauza guztiakaz amesetan.

Ustegabe izarturik, apur bat agondurik eta aterantz begiratuz bere asmakisunetan ziardun.

Baña aterantz arretaz begiratu ebanean, konturatu zan erdi-idegita egoala ta bitarte aretatik bere belarrietara, pianu soiñua eltzen zala, eresi-soiñu polit lirain bat joten eban, Idantzat berak zekula entzun ez ebalako soiñu gozo ta biguna.

Nire loratxuak dantzanten egongo dira?, gogoratu eban Idak, zelan guztako litzaket eurak ikustea!.

Baña ogetik urteten ez zan ausartzen, alboko gelan lo egozan bere aita-amak izartu ez egizan.

Aaa nire gelara loratxuak sartu gura balebe!, iñoan.

Baña ez, loratxuak bere gelara ez ziran sartu, baña soiñua ate bitartetik entzuten zan.

Nezkatillatxuak bere jakin-gurea jasan eziñik, jagi zan ogetik, eta ixil-ixilik beatzganean atera urreratuta ate bitartetik kanpora begiratu eban.

Orduan zer zan a...: ikuspegi zoragarria ta lilluragarria bere aurrean agertzen zana!.

An, illargiaren argi-zidarreztutako argipean, tulipan eta bitxi-gorriak, lerro aundi bi agertzen eben.

Leio-barren guztia itxi eben eta lorontziak uts-utsean bertan aurkitzen ziran.

Loratxuak poliki-poliki krutzeratuta, dantza ikusgarriak egiten ebezan, euren biraka ugarietan, batak besteari euren orritxutatik oraturik....

Piano aurrean, soiñu-tramankullu au joten jezarrita, zitori bellegi, ori, lodikote bat.

Idak, uste izan eban, zitori lodikote ori, non edo non, nonbaiten, Uda aretan ikusi ebala, baña ez zan gogoratzen non, baña ikasleak esan eban esaldi bat gogoratzen eban: zitori au Linda andereñoaren irudi ber-bera da.

Ikasleak itz oneik esan ebazanean, danak barre-zantzoka asi ziran, baña Idak une aretan argi-argi ikusten eban, zitori onek eta Lina andereñoak alkarren antza ebela.